Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna ospatzeko jarduera hainbat izango ditugu Ermuan

22.11.18
Hezkuntza

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna ospatuko dugu hurrengo asteko ostiralean, azaroaren 30ean. Hiri Hezitzailea izatearen eskubidea aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Egun hori ospatuaz, hezkuntzak herrientzat duen garrantziaz ohartu nahi da, toki-gobernuek horren alde duten konpromisoa agerian jarriz eta, baita hezkuntza agenteek heziketa formal edo ez formalean egiten duten lana aintzat hartzeko. Hau da, lan hori aintzat hartu eta baloratu, heziketa medio dela guztion artean hiri hobeak eraiki ditzagun.

Beste urte betez bat egiteaz gain, Ermuak ekintza egitarau propio bat prestatu du, zeina arratsaldeko 5etatik iluntzeko 8etara bitartean ospatuko den Orbe Kardinalaren plazan. Neskato-mutiko ikasle gazteek aukera zabala izango dute; besteak beste, leggins eta elastikoak diseinatzea; hiri perfetuari forma ematea eta hori marraztea; arkatza landatzea; fruta freskoekin xukua egitea, birziklaturiko materialekin musika instrumentua prestatzea, graffitiak egiten ikastea, poltsa bat diseinatzea edota jolaserako zonalde librean gozatzea. Aldiz, pertsona helduek hitzak idatzi eta oparitu ahal izango diegu seme-alabei, ezustekoa emateko.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak egindako gomendioari jarraiki eta ostiraleko eguna ospakizun globalerako bada ere, azaroaren 26ko astelehenetik 30era bitartean ekimen eta Hiri Hezitzailearen proiektua ezagutzera emateko xedez bultzatzaileek dendariekin elkarlanean eta hauen ezinbesteko laguntzaz 10 figura jarriko dute Zubiaurre kalean. Figura edo irudi horiek pvc materialean egindakoak izango dira eta metro bateko zabalera eta metro bat eta hogei zentimetrotako altuera izango dute. Figura horien bidez Hiri Hezitzailearen ekimena ezagutzera eman eta irudikaturiko gai ezberdinen inguruan hausnarketa egitera bultzatzeko helburua dute. Hamar (10) establezimenduk talde sustatzaileari lagunduko diote, egunero figurak aterako dituztelarik dendak irekitzerakoak eta horiek jaso ixteko orduan.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak ospakizun globala prestatu du, Garapen Jasangarria eta 2030ko Agenda deritzana betetzen laguntzeko. Agenda horrek arreta berezia aurreikusten du hirientzat nahiz kalitatezko hezkuntza bizitzaren zehar guztiontzat izateari. Azaroaren 30eko eguna aukeratu da, 1990. urteko egun berean Hiri Hezitzaileen karta aldarrikatu eta ezagutzera eman zelako Bartzelonan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte