Santa Zezilia eguneko ospakizunek musikaz bete dute Ermua

22.11.18
Kultura eta Gazteria

Gaur osteguna, azaroak 22, Santa Zezilia eguna ospatzen da, musikaren patroiaren eguna, hain zuzen. Urtero bezala, eguna festa giroan igarotzeko, ekintza ezberdinak antolatu dira.

Irulitxa txarangaren musika doinuekin hasi da eguna, goizeko zazpietan urteroko Santa Zeziliako dianarekin abiatu baitira musikariak Orbe Kardinala plazatik gora. Arratsaldean Alboka Musika Eskolako ikasleen txanda izango da, eta 18:30etik aurrera Ermuko kaleetan barrena giro ona jarriko dute kalejira alaian.

Ospakizun honetako ekitaldi nagusia bihar izango da, ostirala, azaroak 23, Santa Zezilia Jaialdi tradizionalaren eskutik. Ikuskizuna 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian, eta Alboka Musika Eskolako eta Txindurri Txistu eta Dantza Taldeko parte-hartzaileek euren patroiari omenaldia eskainiko diote.

Ekitaldi honetarako sarrerak salgai daude 3 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu