Gabonetako Ekintzetan izen emate epea asteartean zabalduko da
Asteartean zabalduko dugu Ermuko udalaren euskara zerbitzuak antolaturiko euskarazko Gabon ekintzetan parte hartu ahal izateko izen emate epea. Izen-ematea zortzi egunez luzatuko da, azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean, biak barne.
Ekimenaren helburu nagusia gabon oporraldian etxeko gazteenei aisialdia euskaraz pasatzeko ekintza egitarau erakargarri eta dibertigarria eskaintzea da. Urteroko legez, Lehen Hezkuntzako umeek aukera izango dute Gabonetako egunak ekintza sorta erakargarri baten bitartez pasatzeko. Aurten, jarduera desberdin horiek sei egunetan zehar garatuko dira, abenduaren 26an hasita, urtarrilaren 4ra arte.
Inskripzioari dagokionez, aurten berrikuntza nagusi bik ditugu. Batetik, gurasoak Abiapuntu bulegora zuzenean bertaratuz zein erakunde webgune honetan dugun Egoitza Elektronikoan dugun orria ((Abiapuntu/udal izapideak/Izapideak/Heeitarrentzako informazio orria/Aisialdiko jarduerak euskaraz) betez gauzatu ahalko dute izen-ematea, arestian adierazitako egunetan -11/26tik 12/4ra bitarteko astean-. Esan bezala, inskripzio orrian betetzea nahikoa izango da, zerbitzuari dagokion tasa kobatzeko familia bakoitzak adierazten duen kontu-korronte eta banketxetik zuzenean pasako baitugu. Bankuko kontu-zenbakia jarrita, interesatuek ez dute momentuan ordainduko ez hori egitera berriz etorri beharko. Udalari kontua eta helbideratzea erabiltzeko baimena eman bazaio, kontu horren zenbakiak izen-emate orrian adierazi besterik ez dute egin beharko (esaterako ibilgailuen tasaren kasua). Aldiz, inoiz holako baimenik eman ez bazaio udalari, bankuak zigilatutako ordainketa bideratzeko agindua erantsi beharko zaio eskabideari. Kobratzea abenduaren 14an egingo zaie parte-hartzaile diren familiei.
Informazio zehatzago laster banatuko dugu a ikastetxeen bidez eta behin betiko egitaraua baita ere, ume kopuru zehatza zehaztu bezain pronto. Ordaindu beharreko tasak, ume bakarraren kasuan 50,70 eurotakoa da eta bi anaia-arreba apuntatuz gero 40,60 bakoitzeko.
Argitaraturiko bi orrikoa pdf formatoan.
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte