Aitor Hernandezek denboraldiko hamargarren garaipena eskuratu du Lezaman

26.11.18
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Impulso) geldiezin jarraitzen du 2018/2019 ziklokross denboraldian, eta pasatu berri den igande honetan, azaroak 25, Bizkaiko Txapeldun izan da. Kirolari ermuarra Lezamako IX Ziklokross Zirkuituko irabazlea izan da, eta denboraldiko hamargarren garaipena eskuratzeaz gain, Bizkaiko txapela ere jantzi du bertan.

Lasterketaren hasieratik bertatik aurrean izan da Hernandez, eta Javier Ruiz de Larrinagaren eta Gorka Izagirreren aurretik iritsi zen helmugara; hirurek osatu zuten, beraz, podiuma.

“Hamar garaipen eskuratzea polita da, zenbaki borobila baita, baina are ederragoa da Bizkaiko Txapelketan iristea zenbaki horretara”, azaldu du txirrindulariak lasterketa amaitzean. “Oso gustura sentitu naiz egun osoan zehar, bizikleta gainean oso sentsazio onekin, eta Lezamako zirkuitu berri hau zaila eta, era berean, teknikoa izan da pilatu den lokatzagatik”.

Asteburu honetan, Aitor Hernandezek C2 UCI kategoriako beste bi proba lehiatuko ditu, biak Euskadin: “Maila berean jarraitzea espero dut eta bai Abadiñon, baita Ametzagan ere podiuma lortzea”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan