15 pertsonak osatzen dute Udalaren eta Lanbideren Enplegu Plana

27.11.18
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak 2018ko bigarren Enplegu Plana jarri du martxan, oraingoan Lanbiderekin lankidetzan. 15 pertsona jardunaldi osorako kontratatu ditu instituzioak, interes sozialaren eta erabilgarritasun publikoaren alorrean lan puntualak eta ezohikoak burutu ahal izateko. Sei hilabeteko kontratua izango dute guztiek, hil honetan bertan hasi eta 2019ko apirilera bitartean.

Lan eskaintzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatu ditu, eta honako profilak betetzeko 15 pertsona hautatu ditu:

  • Lau igeltsero
    • Bi ofizial
    • Bi peoi
  • Lau pintore
    • Bi ofizial
    • Bat graffitietarako
    • Peoi bat
  • Elektrizitateko ofizial bat
  • Soldaketako ofizial bat
  • Lorategietarako hiru peoi
  • Garbiketarako bi peoi

Enplegu Plan honen helburua Lanbiden izena emanda dauden pertsona langabetuen enplegagarritasuna hobetzea da. Era berean, lan munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonek euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak hobetzeko eta indartzeko aukera dute aldi baterako lan esperientziari esker.

Bestalde, ekintza hauen bitartez, lanpostuak sortzen dira eta horiek herriaren garapen ekonomikoa eta modernizazioa bultzatzen dute. Izan ere, kontratatuen lanak balore gehitua eskaintzen dio herriari, hori mantentzeko ekintzak egingo baitituzte.

184.306,48 euroko aurrekontua prestatu da 15 pertsona horien soldatak ordaintzeko. Gainera, beste 4.000 euro lan arriskuen prebentziorako formaziora bideratuko dira, eta 23.600 euro gehiago ekipamenduetarako. Guztira 211.906,48 euroko kostua izango du Enplegu Plan honek; horietatik 86.140 euro Lanbidek jarriko ditu, eta 125.766,48 euro, aldiz, Udalak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik