Odola emateko deia ostegun honetarako

28.11.18
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du aste honetarako. Ostegun honetan, azaroak 29, izango dugu aukera bi ordutegi txandatan. Bietan, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

EAEn, joan den urtean 86.175 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu