Ermuko AECCren elkarteak Gabonetako Mahai-Apaingarrien VII. Lehiaketa antolatu du
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Ermuko Toki-Batzordeak Gabonetako Mahai-Apaingarrien Lehiaketa prestatu du zazpigarren urtez jarraian. Ermuko pertsona guztiek parte hartu dezakete ekimen honetan; lanak eraikitzeko erabilitako materialek 12 eurotik gora balio ez izatea da baldintza bakarra. Bestalde, gorostia erabiltzen duten apaingarriak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek Merkatu Plazan entregatu beharko dituzte euren lanak abenduaren 17an eta 18an, 10:30etik 12:30era edo 17:00etatik 19:30era, edo bestela abenduaren 19an, 10:30etik 13:30era.
Ermuko Udaleko ordezkariek eta merkatariek osatuko dute epaimahaia, eta abenduaren 19an, asteazkena, 18:00etan jakinaraziko dute erabakia. Jarraian sariak banatuko dira helduen kategorian hautatutako lau lanen eta 5-11 urte artekoen kategoriak aukeratutako hiru apaingarrien artean.
Ekimen honekin irabazi asmorik gabe lankidetzan aritzen diren Ermuko merkatariek eskainitako opari ezberdinak jasoko dituzte irabazleek. Gainera, parte-hartzaile guztien artean beste opari batzuk ere zozketatuko dira.
Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak ikusgai izango dira Merkatu Plazan abenduaren 19an eta 20an, 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Hala erabakitzen duren parte-hartzaileek antolatzaileen esku utzi ditzakete euren mahai-apaingarriak, horiek saldu ahal izateko. Salmentatik lortzen den diru guztia AECCk minbizia duten pertsonei eta euren familiei laguntzeko antolatzen dituen programa eta egitasmoak finantzatzeko erabiliko da.
Informazio gehiago lortzeko, ikus ezazu honako eskuorria.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean