Badator, badator Olentzero!

10.12.18
Euskara

Gabonetako kaleko argiak piztearekin batera hasi dira ilusioz beteriko jaiak, eta urtero bezala, laster Olentzero etxean izango dugu bisitan. Horretarako, baina, lehenengo gutuna idatzi beharko diogu datorren urterako gure desio eta nahiak azalduz.

Aurten ere, Ermuko Udaleko Euskara Sailak, udal liburutegiarekin eta ikastetxeekin elkarlanean, Olentzerori gutuna egitasmoa jarri du martxan, eta opari ugari banatuko dira bertan.

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, egin behar den gauza bakarra Olentzerori gutun bat idaztea eta abenduaren 27a baino lehen liburutegian entregatzea da. Epea amaitzean, gutunak adinaren arabera sailkatuko dira, eta zozketa bidez sari ederrak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Sariak jada ikusgai daude liburutegian.

Opari banaketa abenduaren 28an, ostirala, egingo da 18:00etatik aurrera haurren liburutegian. Irabazleek telefono deia jasoko dute saria jasotzera joan behar dutela jakiteko.

Egitasmo honen helburua euskara erabiltzea eta hizkuntza horretan idaztera bultzatzea da. Horretaz gain, familia artean euskarazko jolasak ere sustatu nahi dira. Olentzerok liburutegian jasoko ditu gutun guztiak, postontzi gisa erabiliko den bere figuraren bitartez.

Ikus itzazu oinarriak eta lehiaketaren xehetasunak lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik