Berbalagun ekimenarekin urtarrilean bat egiteko aukera berria

11.12.18
Euskara

Amaitu berri dugun ''Euskaraldia'' partehartzaile eta positiboaren ondoren, euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen Ermuko Berbalagun egitasmoak dei egiten du urtarriletik aurrera interesdun pertsona eta kide gehiago batzeko eta , jada, eraturik dituen, taldeak sendotu eta indartzeko. Kartel barriak adierazten duen legez "Jarrai dezagun ohiturak aldatzen. Hizkuntza-ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren. bidea taldean egitea beti da erosoagoa. Zatoz gurekin!"

Ermuko Berbalagunek euskara praktikatzeko eta bizitzeko parada ematen digu. Berbalagunak 5-6 pertsonako taldeetan aldiro zehazt batean elkartzen dira, taldeak berak aukeratutako orduan, tokian eta egunean. Minimoa astean ordu bat izaten da. Barbalagun egitasmoan edozeinek parte hartu ahal du.

Horrela, Berbalagunen parte hartzeko euskaraz berba egiteko gogoa baino ez da behar, euskara ikasten daudenenentzat eta euskaraz ondo hitz egiten dutenentzat ere zuzenduta baitago. Beraz, euskara hobetu nahi duten pertsona guztiek, konfidantza hartu nahi dutenek, edota euskaraz ondo moldatzen direnek eta berba egin nahi duenari laguntzeko prest daudenek Berbalagun egitasmoan aukera “paregabea” dute.

Hortaz, Berbalagunen parte hartu nahi duten pertsona guztiek Udal Euskaltegira zein AEK Kaltxangora euskaltegietara jo behar dute, ermua_berba@aek.eus emailera idatzi edota 663 070 492 telefonoa deitu egin behar dute. Bertan emango diete informazioa. Ermuko Berbalagunen parte-hartzea dohainik da. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

  • Udal Euskaltegia
  • Teresa Murga 2. solairua. Tfnoa.:943 17 09 25

  • Kaltxango AEK Euskaltegia
  • Zeharkale 16ko etxabea, Tfnoa.: 943 17 1 940

  • Euskal Birusa Euskara elkartea
  • Erdikokale 2, 1. Tfnoa: 943 17 93 50

  • Udal Euskara Saila
  • Konbentukoa 5,. Tfnoa: 943 17 91 47

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko