Erakusleihoen lehiaketarako izen-emateak zabalik dituzte herriko merkatariek

12.12.18
Gizartea

Lehiaketa librea da eta nahi duten establezimendu guztiek har dezakete parte, EMOEko bazkide izan edo ez

Izen-emateak ostiralean itxiko eta muntaiak Errege egunera bitartean mantendu beharko dituzte parte-hartzaileek

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) 2018ko erakusleihoen lehiaketa antolatu du, zeina librea eta zabalik izanen da parte hartu nahi duten herriko establezimendu ororentzat, bazkide izan edo ez. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute elkartearen egoitzako 943 17 41 47 telefonora zenbakira 9etatik ordu 1etarako ordutegian deituz edota info@ermuacentrocomercial.com e-postontzira idatziz, abenduaren 14ra artean, hori barne. Jarduera hau, herrian merkataritza dinamizatzeko planaren barne egiten diren gainerako guztiak bezala Ermua Udalaren babesaz eta diru-laguntza jaso du.

Epaimahaiak sari bi esleituko ditu; lehen sailkatuari kudeaketa hobetzeko 8 orduko aholkularitza espezifikoa eta, bigarrenarentzat, gauza bera baina aholkularitza 4 ordukoa izanik. Epaimahai ofizialaren erabakia apelaezina izango da eta abenduren 21eko ostiralean hartu eta ezagutaraziko da. Horrez gain, sari herrikoia ere izango da, EMOEk sare sozialetan erakutsiko dituen argazkietatik ‘atsegin dut’ gehien metatzen duen konposizioarentzat.

Oinarrietan jasotzen denaren arabera, parte hartzaile guztiek, erakusleihoaren argazki digitala abenduaren 14a baino lehen bidali beharko dute, gutxieneko neurria 1280x720 izango duena, ahalik eta bereizmen handienarekin. Argazki guztiak elkartearen sare sozialetara igoko dira. Lehiaketa luzatzen den egunetan, erakusleihoak argiztaturik eduki beharko dira, 18:00etatik 22:00etara gutxienez. Ordutegi hori betetzen ez duen establezimendua lehiaketatik kanpo utzi ahal izango da, baldintza ez betetzeagatik.

Epaimahaiak establezimendu guztietatik pasako da, ondorengo aspektuak baloratuko dituelarik: kalitatea, merkatal irudia, ekoizpenaren aurkezpena, sormena, argiztapena, eta abar. Epaimahaiak saria esleituko du irizpide artistiko, tekniko eta merkatal arloko aspektuetan oinarrituta. Kontuan izango ditu baita modernizazio eta berrikuntza lanak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita