Gabonetako haur-kanpainak 8 jarduera eta haur parkea barne hartzen ditu
Gabonak ate joka ditugu eta udal kultura sailak gaztetxoek gozatu ahal izango duten ekintzen egitaraua aurkeztu du. Kanpaina horren barne zortzi jarduera ditugu, besteak beste, eskutitz bilketa, trena, kalejira, Olentzero, pailazoak, antzezpena eta Errege Megoen kabalgata.
Aurten gure herrian eta udal kiroldegiko pistan izango dugun Gabonetako Haur Parkeak ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun eta erdi pasatzeko aukera emango digu. Parkea abenduaren 26an zabalduko da eta urtarrilaren 4ko asteazkenean itxiko. Haur eta gaztetxoek bertan izango diren aparailu eta jarduerekin gozatu ahal izango dute. Parkea udal kultura sailak prestatu du herriko UKEren laguntzarekin bat.
Egunero zabalik izango, urtarrilaren 1eko asteartean ezik. 31n goizez bakarrik
Parkea 2tik 12ra bitarteko gaztetxoentzat pentsatua dago eta aparailu eta proposamen eskaintza zabala izango du: puzgarriak, salto egitekoak, tailerrak, jolasak,ludoteka, kontsolak, saltorako oheak… den-dena egun berezi horietan izaugarri dibertitzeko.
Parkea eremu ezberdinetan banatua egongo da, adinaren arabera sailkaturikoak eta txikienentzat espresuki babestutakoak. Eremu guztiaz 14 begirale arduratuko dira.
Sarrerak 2 euro balioko du; iazko prezio berbera
Parkea goizez eta arratsaldez izango da zabalik, goizean 11etatik ordu 1etara eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean. Abenduaren 31n goizez bakarrik zabalduko eta 1n itxita egongo da. Sarrerak 2 euro balio ditu eta egun osorako balioko du. Prezioa azken bi urteetako kopuru berean mantendu da, igoerarik gabe.
Segurtasun arrazoiak direla-eta, ezin izango dira 450 pertsona baino gehiago batera bertaratu, hori baita aurreikusitako gehienezko edukiera norbere babeserako planaren arabera. Haur eta gazteen parte hartzea lehenetsiko denez gero, umeko heldu bakarra besterik ez da onartuko.
Pistarainoko eskailera dago eta gehienezko edukiera 450 pertsona dira
Gehienezko edukiera izaten den bakoitzean, inor gehiago ezin izango da sartu eta eraikinaren kanpoan itxaron beharko dute pertsonak aretoa libratu bitartean.
Parketik irteteko sarrera erakutsi beharko zaio sarrerakoei, horiek ordua idatziko dutelarik ticketean. Irten eta 10 minutu baino lehenago bueltatzen den kasuetan, pertsonak ez du ilara gorde beharko. Aldiz, denbora gehiagoz ateratzen dena, lekua izan artean itxaron beharko du bueltan.
Halaber, adin txikiren baten bila doazen pertsonek zain egon beharko dute parkera sartzeko, edukiera gainditua izaten bada. Gehienezko pertsona kopuruaren azpitik bueltatzean sartu ahal izango dira.
Azkenik, kontutan hartu haurren gurditxoak tolestuta utzi beharko direla, horretarako gorde eta adieraziko den leku zehatzean, korridore eta ebakuazio bideak libre daudela ziurtatzeko.
Gabonetako haur-kanpainako programa pdf formatoan.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke