Anaut taldeak amaiera emango dio 2018ko soul zirkuituari Lobiano Kultur Gunean
Anaut talde madrildarra Lobiano Kultur Gunean izango dugu larunbat honetan, abenduak 15, Time goes on azken lana aurkeztuko duen kontzertuan.
35 urteko Alberto Anaut abeslari, gitarrajole eta konpositorea da soul talde honetako burua. Izugarrizko talentua duen eta hazten ari den izar gisa ikusten du kritikak, eta etorkizuna bere alde duela adierazi du. Anautek erritmoa, musika, arima eta ez galtzeko moduko zuzenekoa ditu.
140 lehenengo diskoarekin eman zuen bere burua ezagutzera madrildarrak; maila handiko estreinako lana da, berak idatzitako kantuekin eta Ray Charles handiari omenaldia eginez. Soula, bluesa eta rhythm and bluesa uztartzen ditu Anautek, bai akustikoan, baita elektrikoan ere.
Time goes on azken lanak denboraren joanak dakartzan aldaketak ditu ardatz, eta funk zertzeladak nabari dira bertan.
Martxorako aurreikusita zuten kontzertua atzeratu ostean, beste artista baten arazoak medio, azkenean larunbat honetan iritsiko da Anaut Ermuko Lobiano Kultur Gunera, eta 20:00etik aurrera izango dugu eszenatoki gainean.
Sarrerak salgai daude 8 euroren truke Lobianon bertan nahiz Kutxabanken webgunean.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu