Ermua herri segurua da bizitzeko

14.12.18
Erakundea

“Ermua herri segurua da bizitzeko, eta baita txertatua gauden eskualdeko gainerako guztiak ere”. Hori ondorioztatu daiteke aurreko astean eta udal Bozemaileekin hitzartutakoari jarraiki Informazio Batzordean aurkeztu izan ziren datuen arabera. Alkateak herrian eta bailaran jazotako hainbat gorabeheren inguruan Eibarko ertzain etxeak emandako datuak eskaini zituen eta horien azterketatik idatzitako ondorioz eginen da. Ermuan dugun delinkuentzia tasa “arrazoikotzat” jo zuen Juan Carlos Abascal alkateak, mila biztanleko 2016an izan genituen arau hauste penalak %14,66 izan baitziren eta iazko 2017an %15,12. Gure eremu edo zonaldean bataz bestearekiko %40 baxuagoa.

Estatistikak dioenez Ermuan kriminaltasunak duen datua Bizkaiarekin alderatuz gurean %62,27 baxuagoa da, Gipuzkoarekiko %47,18 gutxiago, Euskadikoarekin %57,39 urriagoa, Espainiarekin %64,06 eta Europarekin konparatuta %74,03 txikiago, nahiz eta datuok ez dute esan nahi leku horiek guztiek seguruak ez direnik. Alkateak baloratu zuenez “Ermuko datuak oso arrazoizkoak dira”. Ermua herri segurua da, nahiz eta “horrek esan nahi ez duenik tamalek inoiz hilketa edo edozein izaera erasoa gerta ez daitekeenik, segurtasun totalik ez baitago”. Horregatik, hain zuzen ere, erantsi zuen “prebentzioaren aldeko lanean saiatzen gara”.

Herriko eta dagokigun Ertzain etxeko datuak aurkeztu zitzaizkion Udalbatzarrari orain aste batzuk emakume bat erasota izan zelako eta taberna batean izandako liskarrean gazte batek objektu zorrotz batekin zauriak jasan zituelako. Batzordean gaia hizpide izan zen datu objektibo eta zehatzak guztioi ezagutarazteko, lasaitasunaren bila, goian aipaturiko gertaerek hainbateko aztoramendu soziala eragin baitzuten, zeina areagotu egin zen sare sozialetan ustez herrian segurtasun eza genuela zabaldu zelako.

Agintariak adierazi zuenez “ez dut alderaketarik egin nahi beste herriekiko, guztiak gurea nahiz ingurukoak, seguruak baitira, Euskadiko Erkidegoa seguru den beste”. Abascalek azpimarratu zuen datu horien gehiengo kasuak “oro har hiriko altzarietan eragindako kalteei eta lapurreta txikiei dagozkiola, pertsonei eragindako kalterik gabe”. Aipatu zuen Mallabiko edo Debako datuak zerbait altuagoak izan zitezkeela, lehenak dituen industrialdeetako enpresetan egindako lapurretengatik eta bigarrenak leku turistikoa izanik udan hondartzan gertaturiko gorabeherak eta jende kopuru altuagatik. Horrelako aspektuak eraginak dute estatistikan eta herri bakoitzak gure partikulartasunak baditugu ere, guztiak seguruak gara. Nolanahi ere, segurtasun totala edo ehunekoa ez da existitzen eta gertaeretatik ez gaude libre” gehitu zuen.

Honi buruz eguneko gai-zerrendari jarraiki, seigarren puntuan hitz egin zen. Ikusi eta esandakoak bideo aktak dituzue, agiriaren 43 minutu eta 25. segundotik hasi eta ordu 1 eta minutu bat pasatxora.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere