Ikasle gazteek aldarrikatzen dute Ermuan kotxerik gabeko gune gehiago izatea

14.12.18
Ingurumena

Herriko ikastetetan gauzatzen den Ingurumen Heziketaren baitan Mugikortasun Jasangarriko tailerrak saio bat egin berri du, neskato-mutiko gazteek espazio publikoaren erabiltzaile diren aldetik Ermua hiriaz duten ikuspuntua zein den ezagutzeko asmoz.

Proiektu honetan hiriaren protagonista nagusiak neskato-mutikoak dira, fisikoki espazioa horren barne ibili zirelarik, bizitakoak nahiz sentitutakoak azaleratuz eta partekatuz. Proiektuaren ezaugarri nagusia segurtasuna da, gure herrietan egiten ditugun hiri barruko joan-etorrietan gabezia dagoela antzematen baitugu. Administrazioek esku hartu ahala arriskuok murriztu arren, eta agenteak, kamerak edo pasabide ‘seguruak’ jarri arren, oinezkoek oraindik ere ziurgabetasun asko izanen baititugu. Neskato-mutikoek presentzia gehiago izatea aldarrikatzen dute eta, bitxi bada ere, kalea hartzen dutenean horiek seguruagoak bihurtzen dira suertatzen den elkartasun fenomenoari esker.

Aurreko paragrafoan esandakoa da heziketaren eremu teorikoa eta oraingo honetan parte-hartzaileek gure herrian orain egun batzuk Hiri Hezitzailearen urteurreneko ospakizunarekin bat egin dute. Proiektuko irudi ezagunenak kalera atera dituzte hainbat egunetan, haurren begien bidezko ikuspuntua ezagutzera eman eta zabaltzeko. Jatorrian, “La Cittá de i Bambini” proiektuaren sustatzaile den pedagogo ospetsua, Francesco Tonuccik aldarrikatzen duenari jarraiki.

Eskolabarriko LHko 3. mailako ikasleek beren ikuspuntu, iritzi eta eskaera propioak erantsi ahal izan dituzte goian adierazi ditugun panel eta irudiotan, azpimarratu behar Ermuan kotxerik gabeko gune gehiago behar ditugunaren aldarrikapena egin dutela.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko