Prestatu al duzu Olentzero eta Maridomingirentzat gutuna?
Euskal Herriko ikazkinik ezagunena gure herrira jaitsiera prestatzen ari da jada, Ermuko ume guztiak agurtu eta Gabon hauetarako dituzten desiorik onenak jasotzeko. Ostiral honetan, abenduak 21, Olentzero eta Maridomingi Orbe Kardinala plazan izango dira 16:30etik 20:30era etxeko txikienen gutunak jasotzeko.
Aurreko urteetan bezala, astelehenean, abenduak 24, Gabon Gaua ospatu aurretik, Olentzero Txikiren bisita izango dugu herrian. 11:00etan kalejira alaia hasiko da Orbe Kardinala plazan, Anaitasuna Ikastolako, Txindurri Dantza Taldeko eta Alboka Musika Eskolako ikasle eta irakasleen eskutik.
Bestalde, Olentzeroren bisita ‘ofiziala’ abenduaren 31n izango da. Euskal Herriko herri gehienetan ikazkinaren etorrera 24an ospatzen bada ere, Ermuan 31n egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago, Olentzero ospatzeko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira hain zuzen ere. Urte batean, baimenak ez ziren 24rako iritsi eta egun horretan ezin izan zen kalejira egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenok heldu eta, atzerapenez bazen ere, ekitaldia egitea erabaki zuten. Harrez geroztik, urtez urte, Olentzero Ermura urteko azkeneko egunean etortzen da.
Hori horrela, astelehenean, abenduak 31, 18:00etan egingo zaio harrera Olentzerori Orbe Kardinala plazan.
Haurrentzat jarduera dibertigarriak
Olentzeroren bisitaz gain, urteko azkeneko egun hauetan herriko neska-mutilek jai giroko ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Larunbat honetan, abenduak 22, esaterako, haurrentzako trena izango da abian Ermuko kaleetan zehar 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Horren ostean, zazpietatik aurrera, Gabonetako trineoa aterako da kalera.
Bestalde, abenduaren 26an, asteazkena, Gabonetako Haur Parkea zabalduko da M. A. Blanco udal kiroldegian. Gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, ludoteka, bideokontsolak, jokoak eta haurrentzako tailerrak izango dira gozagarri kirol pistan.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu