Urte amaierari aurrea hartu eta larunbatean esango dio agur Ermuak 2018ari

26.12.18
Gizartea

Gabon gaueko ospakizunen ostean, 2018. urteari agur esateko prestakuntzekin hasiak gara jada. Baina Ermuan ez dugu astelehenera arte, abenduak 31, itxarongo 2019ari behar bezalako ongietorria emateko. Larunbat honetan, hilak 29, urte amaierako kanpaien aurrerapen jaia ospatuko da herrian.

Festa 18:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan etxeko txikienen gozamenerako jarduera dibertigarriekin eta musikarekin. Antxitxiketanek prestatuko ditu jolasak, eta parte hartzen duten neska-mutil guztiek txokolatada eder batean askaria jasotzeko aukera izango dute. Gainera, 20:00etatik aurrera, DJ Chek musika jarriko du plazan.

20:00etatik aurrera, Gabonetako kitak lortu ahalko dira ekimen honetan parte hartzen duten establezimenduetan: Sagarra, Karikato, Secretos, Ertz, Lurpe, Dakota, Dejate Querer, Yomi, Titanic, London, Giroa, Txalaparta, Sorgin, Frankfurt, Zabal eta Zutabe. Kit bakoitzak txanpan kopa bat, txapela eta hamabi mahats izango ditu barne, eta 2,5 euroko salneurria izango du. Taberna bakoitzean 40 kit egongo dira, eta erosten duten pertsona guztien artean bi otarra zozketatuko dira Gabonetako produktuekin eta urdaiazpikoarekin. Lehenengo otarra 23:30ean banatuko da.

00:00etan iritsiko da gaueko unerik alaiena, eta kanpaiekin batera 2019aren hasiera aurreratua ospatuko dugu plazan. Minutu batzuk geroago, bigarren otarraren zozketa egingo da, eta ekimenean parte hartzen duten tabernetan jarraituko du jaiak.

Ermuko Udalak antolatzen du ekimena, 1.500 euroko aurrekontuarekin, Sagarra tabernaren eta egitasmo honetako partaideen laguntzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.