Olentzeroren eskutik esango dio agur 2018. urteari

28.12.18
Kultura eta Gazteria

Ordu batzuk baino ez dira falta 2018. urteari amaiera eman eta 2019an sartzeko, baina oraindik hitzordu oso garrantzitsu bat dugu urtea bukatu baino lehen. Izan ere, astelehen honetan, abenduak 31, Olentzero geure artera iritsiko da.

Euskal Herriko ikazkinik ezagunena urteko azken eguneko 18:00etan iritsiko da Ermura. Ohiko legez, Txindurri dantza eta txistu taldearekin batera kalejira alaian abiatuko da eta herriko kale nagusietatik igaroko da. Desfilea Orbe Kardinala plazan amaituko da, eta parte-hartzaile guztiek kantuak abestuko dizkiote bertan. Ekitaldia amaitzeko, ohiturari jarraiki, Olentzeroren irudiari su emango zaio.

Euskal Herriko herri gehienetan Olentzeroren etorrera abenduaren 24an ospatzen bada ere, Ermuan 31n egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago, Olentzero ospatzeko kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira, hain zuzen ere. Urte batean, baimenak ez ziren garaiz iritsi abenduaren 24rako, eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenak eskuratu ahala, atzerapenez bazen ere, ekitaldia egitea erabaki zuten urteko azken egunean. Harrez geroztik, urtez urte, Olentzero abenduaren 31n etortzen da Ermura.

Lerro hauen ostean aurreko urteetako desfileko irudiak dituzue ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du