Errege Magoen kabalgatak ilusioz eta gozokiz beteko ditu herriko kaleak

03.01.19
Gizartea

Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia larunbat arratsaldean izango da, urtarrilak 5ean, igande jaiaren bezpera egunean, non Hiru Erregeak eta beraiekin bat datozen gorteko laguntzaileak kalejiran aterako diren herriko kaleetan.

Milaka gozoki banatuko dira ikusleen artean

Bigarren urtez izarraren eta Magoen karrozen aurretik artzain jantzitako motordun gidariak izango ditugu, ‘Te gusta la ruta?’ taldeko kideak, hain zuzen ere. Kalejira 18:00etan hasiko da, eta Sallabente auzotik abiatuta, 634 errepidea igaroko dute, trenbide azpiko tunela zeharkatu eta Abeletxe egoitza paretik jarraitzeko. Hortik, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zearkale eta Kaltxangoko bidegurutzea gurutzatuko du kabalgatak. Ibilbidean zehar gozkiak banatuko dituzte, aurten horiek erosteko 1.000 euro erabili direlarik. Azkenik, 19:00ak inguruan, Orbe Kardinalaren plazara iritsiko dira Errege Magoak, bertako haurrekin egon eta hitz egiteko. Udaltzaingoa zabaldu eta lagunduko kabalgata biltzen diren guztien –partaide nahiz jarraitzaileen- segurtasuna bermatzeko. Kabalgatak trafikoarengan eragina izango duela aurreikusita dago, batez ere, bi zatitan, lehena 634 errepidean Sallabente ikastetxetik abeletxera iristeko tuneleraino eta, bigarrenz, hirigune barruko kaleetan zehar. Horregatik, herritarron laguntza eta pazientzia eskatu dute antolatzaileek.

Errege Magoek nagusien Abeletxe egoitza eta Eguneko Zentro bisitatuko dute, arratseko 5etan

Arratsaldeko 17:00etan, kabalgatari hasiera eman aurretik, Ekialdeko Errege Magoek Ermuko Abeletxe Eguneko Zentroko eta Nagusien Egoitzako pertsonak bisitatuko dituzte, alaitasuna eta itxaropena zabaldu asmoz erabiltzaile eta bisitarien artean.

Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira.

Aurtengo kabalgatan, gozoki asko banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herriko haurren artean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu