Urtarrilean tunela, saihesbidea eta geltoki berria erabiltzen hastea aurreikusten du ETSk

04.01.19
Hirigintza

Urtarrila honetan tunela eta geltoki berria erabiltzen hastea aurreikusten du ETSk –obra guztia bukatu aurretik-. Tunel berritik trenbide saihesbide berrira sartuko dira unitateak mendi azpitik igaro eta Eitzan irteteko. Ibilbidea izugarri hobetuko da kilometro bateko luzera duen tunelarenari esker trenek Izpilla guneko mendi azpitik joango baitira Eitza auzoraino, San Antonio eta Gipuzkoa Etorbideko etxeen albotik pasa gabe. Obra osoko lanak eta azpiegitura berria ehuneko ehunean ezin izango dira erabili martxora arte, behin-behineko geltokia nahiz zubi-bidea desmuntatu eta eraitsi arte. ETSren aurreikuspena da eta Aitor Garitano zuzendariak hori aurreratu zion herriko Juan Carlos Abascal alkateari, abenduko hirugarren astean –Eguberrien aurretik- obrako zuzendariarekin eta udal Bulego Teknikokoarekin egin zuten bisitan.

Esleipendun den Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (ABEEk) eta horien kontrata ezberdinak geltoki berriaren barruko aldea bukatzen ari dira, nasa gainean jarritako beirazko egitura eta tunel berriak azken horrekin bat egiten duen tarteko eraikuntza, zeinaren bidez trenek sartu irteeran eragingo duten zarata gutxitu nahi den. Fisikako legeari jarraiki objektu bat hutsik dagoen eta tamainaz paretsu den zilindroan abiaduraz sartu edo irtetean haizea hodiaren beste muturrera indarrez bultzatu eta zarata eragitearen fenomenoa. Hori gutxitzeko eta leuntzeko tunela eta beirazko egitura bat egiteko estaldura prestatu dute, tarte horretan soinua xurgatzeko panelak jarriko dituztelarik beste hainbat sistema edo mekanismoekin batera. Guztia adierazitako fenomenoaren eragina murrizteko.

Tunel barnean burdinbidea presta dago eta baita albo baten duen beste espazio txikiagoan, zeinari ‘mango’ deitzen dioten eta unitateen maniobrak egiteko erabiliko den, norabide ezberdinetako trenen ibilbidea erratuz. Tunelk barruan katenaria eta argi korrontea jartzea falta dira. Estazio berrira Baldespina markesaren parketik sartuko gara, kalearen maila berean egongo dena, trenbide azpian eta nasara igotzeko eskailerak nahiz igogailua izango ditugu. Nasa altueran edukiko dugu eta horrek burdinbide bi bananduko ditu.

Trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metroko luzera du. Hasiera Zaldibarko Eitza auzoaren inguruan du –Bilbotik Donostiarako noranzkoan-, eta ia osorik joango da tunel barruko ibilbidea duen saihesbidetik (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan, N-634 errepidea gurutzatuko du 40 metroko luzerako bide-zubi baten bitartez, geltoki berrira iritsi aurretik. Segidan, egungo trenbidearekin bat egingo du berriro, Izelaieta kale azpialdeko igarobidearen aurretik. Obrari esker, Oletxeko trenbide-pasagunea kendu ahal izango da.

Trenbidea 1.500 metro bikoiztuz, fidagarritasuna eta segurtasuna irabaziko du trenak eta ibilbidea bi minututan murriztuko. San Antoniotik Gipuzkoa Etorbidera arteko bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko da, zarata eta trenaren afekzioak gutxitzean. 30 milioi euroko inbertsioak Ermuan geltoki eta zerbitzu modernoa izan dezagula ahalbidetuko du, bizi dugun hogeita bat garren mendeari dagokion bezalakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da