Aitor Hernandez, sentsazio onekin Ormaiztegin

07.01.19
Kirolak

Aitor Hernandez herriko txirrindularia (Specialized-Ermua Impulso) podiumaren atarian gelditu da Euskadiko ziklokross denboraldiko azkeneko lasterketan. Ermuarra laugarren izan da Ormaiztegiko Ziklokross Sarian urtarrilaren 6an, igandea, Javier Ruiz de Larrinaga, Kevin Suarez eta Xabier Murias txirrindularien atzetik.

Aitor Hernandezek ezin izan dio lehen hiru sailkatuen erritmoari eutsi, baina aurreko asteburuan baino hobeto prestatuta agertu da. Honekin, asteburu honetan Pontevedran, Illa das Esculturasen lehiatuko den Espainiako Txapelketarako prestakuntzarekin amaitu du.

“Gaurko lasterketa oso gogorra izan da, Ormaiztegin izan ohi den moduan, hotzarekin eta lokatzarekin. Larrinagak sekulako lasterketa egin du, hasieratik amaierara jaun eta jabe izan da eta merezitako garaipena lortu du. Aurreko asteburuan baino askoz sentsazio hobeak izan ditut, baina oraindik ez naiz nire mailarik onenera iritsi. Aste honetan entrenamendu arinagoak egingo ditut eta Espainiako Txapelketara %100ean iristen saiatuko naiz, podiuma eskuratzeko. Bestalde, Izagirretarrak gaurko erorikoaren ostean ongi izatea espero dut, batez ere Gorka, okerrena berarentzat izan baita”, adierazi du Hernandezek Ormaiztegiko lasterketa amaitu ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira