Jarduerak proposatzeko epea hasi du Berbalagun ekimenak

14.01.19
Euskara

Egitasmoak ahalik eta arrakastatsuak izan daitezen, partaideek proposamenak biltzeko astea hasi dute arduradunek. Partaideen artean aukeratutakoak izanik gero, harrera eta inplikazioa hobea izaten baita. Azken urteetan horrela egin dute eta aurten ere formula bera mantenduko da, baliozkoa dela erakutsi baitu.

Partaideek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte aste betez, urtarrilaren 11tik hasi eta 18ko ostiralera arte, biak barne. Partaideek nahi dutena proposatu dezakete: ikastaroak, hitzaldiak, kirol jarduerak, txango edo irteerak, mendi irteerak, eta abar… luze bat. Nahi dutena, baldintza bakarra jarduera euskaraz gauzatu ahal izatea da.

Proposamenak Whatsapp edo e-postaz bidali behar dira, ostiralera bitartean. Whatsapp bidez 663 070 492 telefono zenbakira eta e-postaz; ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora. Biltzen dituzte proposamenak zerrendatu, ezagutzera eman eta bozketa herrikoia egingo dute, estimatuenak onartu eta gauzatzeko aurtengo 2019 hasi berri honetan zehar. Bozketa urtarrilaren 21etik 25era bitarteko astean egingo da. Gustukoen duzuna proposatzeko aukera ez utzi pasatzen!

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik