Kuadrillen kalejira-lehiaketa estreinatuko da 2019ko Inauterietan

15.01.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udala jada buru-belarri dabil 2019ko Inauteriak prestatzen, martxoko lehenengo egunetan ospatuko baitira gure herrian. Ohiko inauteri egitaraua berrikuntzekin etorriko da aurtengoan, eta mozorrotutako kuadrillen kalejira-lehiaketa ospatuko dugu lehenengo aldiz.

Desfilea martxoaren 2an izango da, larunbata, 12:30etik aurrera, eta edozein adinetako 10 pertsona edo gehiagok osatutako taldeek parte hartu ahalko dute bertan. Mozorroen gaia erabat librea da, baina taldekide guztien mozorroek gai berdinarekin lotura zuzena izan beharko dute.

Kalejira Zubiaurre kaleko 24 zenbakitik abiatuko da, eta Probaleku, Baldespina Markesa eta Erdikokale kaleetatik igaroko da Orbe Kardinala plazan amaitu aurretik.

Kalejira-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da otsailaren 19tik aurrera izena ematea Lobiano Kultur Gunean, kultura@udalermua.net helbide elektronikoan edo, desfilearen egun berean, hasi baino 10 minutu lehenago arte, antolatzaileek Orbe Kardinala plazan jarriko duten mahaian. Edozein modura ere, kuadrillaren izena, mozorroaren gaia eta partaide kopurua adierazi beharko dira, eta taldeko arduradun batek kalejirako zenbakia jasotzera gerturatu beharko du mahaira. Zenbaki horrek identifikatuko du taldea ibilbidean zehar.

Desfilearen ostean, epaimahaikideek taldearen gaia eta kideen mozorroak baloratuko dituzte, baita kalejiran zehar duten animazioa (abestiak, instrumentuak, dantzak, etab.) eta tresna, tramankulu eta karrozen erabilera ere. Erabakia 20:00etan jakinaraziko da Orbe Kardinala plazan, haurren mozorro lehiaketaren ostean.

Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen kuadrillako kide guztiei, eta herriko jatetxe batean bazkari bat guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Informazio gehiago behar izanez gero, Lobiano Kultur Gunera jo daiteke astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era, edo 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita