Enpresak Kudeatzen ikasteko ikastaroa berreskainiko Izarra Centren

17.01.19
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak Enpresa Kudeaketa ikastaroa antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Formakuntza saio honen helburua enpresa plana eratzeko eta ekonomiaren eta finantzen ikerketa burutu ahal izateko pertsona ekintzaileei oinarrizko ezagutzak ematea da. Era berean, forma juridikoen eta zerga-ordainketen inguruko informazioa ere eskainiko zaie. Parte-hartzaileek banakako nahiz taldeko aholkularitza jasoko dute.

Hogeita hamar (30) orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Izarra Centreko laugarren solairuko D aretoan eskainiko da astebetez -otsailaren 18tik 25era, 09:00etatik 14:00etara-. Eraikinean kokatzen diren enpresek ere babesten dute formazioa, eta ekintzaile gisa dituzten esperientziak azalduko dizkiete parte-hartzaileei. Ikastaro honetan parte hartzen duten pertsonek enpresa proiektuak abian jartzeko aholkularitza jasoko dute. Horretarako, gainera, Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute, 5.000 eurokoak, zehazki.

Ekintzailetzari eta enpresa berriak eratzeko aukerari babesa ematen

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak lehiakortasun erregimenaren eta instituzioak zehaztutako parametroen arabera esleituko dira. Ikastaro honen aurreko edizioetan, aurkeztu eta planteatutako proiektuen gehiengoak jaso zuten 5.000 euroko diru-laguntza. Ikastaroaren bukaeran parte-hartzaileek enpresa plana nahiz ekonomi eta finantzarioa edukiko dute.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Bizkaiko udalerri batean erroldatuta egotea eta autonomo gisa alta eman aurretik langabezia egoeran izatea. Gainera, formakuntza aurrera eraman ahal izateko, gutxienez 8 partaide eta gehienez 20 beharko dira.

Izen-emateak 943 17 91 51 telefono zenbakira deituta edota dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita beteko dira, eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik