Nahita aldizkariaren 2019ko lehenengo zenbakia kalean da

17.01.19
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak Nahita aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du, 2019. urteko lehenengoa. Tokiko agerkari ezagunaren hogeita hamaseigarren zenbakiak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko kontu interesgarriak eta azkeneko nobedadeak dakartza.

Papereko aldizkariaren 2.500 ale kaleratu dira, eta edizio digitala ere eskuratu daiteke Emakumeen Topalekuko mikrositean. Gainera, datozen egunetan bertsio interaktiboa ere eskuragarri egongo da, aldizkarian bertan lotura interesgarriak eta bideoak kontsultatu ahal izateko.

Hori horrela, Nahitaren argitalpen berriko erreportaje nagusiak stalking eta sexting delitu-irudi berriak ditu mintzagai. Testuan azaltzen den moduan, jazarpen egoera guztiek ez dute jatorri bera; beraz, errealitate hori emakumeen aurkako indarkeriaren ikuspuntutik erakutsi nahi da.

Bestalde, albiste interesgarriak, editoriala, ikastaroen, erakusketen eta jardueren agenda, inkestak eta Ezagutzen al duzu? atala topa ditzakegu bertan. Azken horretan, Eusko Jaurlaritzaren Zure taldekoak gara zerbitzua eta Bidaya elkartea ezagutzeko aukera izango dugu.

Azkenik, ohiko denborapasen atalaren ordez, zenbaki honetan ebakigarri bat aurkezten da, emakumeek 2019ko hilekoen egutegi gisa erabili dezaketena.

2007. urtean sortu zen Nahita aldizkaria, eta harrezkero urtean 3 zenbaki argitaratzen dira: urtarrilean, apirilean eta irailean. Gainera, 2017. urtean, bere 10. urteurrenarekin bat eginda, aldizkariaren alderdi ezberdinen inguruko inkesta egin zen irakurleen artean, eta jasotako datuen arabera, inkestatutakoen ia %100ak papereko edizioa irakurtzen du; hori horrela, ez daude ados aldizkaria formatu digitalean soilik argitaratzearekin. Hori dela eta, Nahitari buelta bat eman eta itxura berria eman zaio, modernoagoa eta erakargarriagoa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan