Izarra Centren izango da Serious Games Campen bigarren edizioa

21.01.19
Ekonomi Sustapena

Serious Games Camp errealitate birtualeko eta areagotuko teknologia berriei eta serious gamesei zuzendutako Estatuko lehenengo ekimena da. Iazko arrakastaren ostean, bigarren edizioa antolatu da otsailaren 8rako, ostirala, eta aurten ere Ermuko Izarra Centre izango du egoitza. Jardunaldi horretan, serious games, teknologia, hezkuntza, formakuntza eta osasun alorreko azken berrikuntzak ezagutu eta horien inguruan hausnartzeko aukera izango dugu.

Topaketa honen helburu nagusia serious gamesek-dibertsio soila ez den beste helburu nagusi bat betetzeko sortutako jokoak- eta errealitate birtual eta areagotuko teknologiek hezkuntza, osasun eta formakuntza alorrak nola eraldatzen dituzten ezagutaraztea da. Horiei esker, modu berritzaile eta eraginkorrean aurre egiten zaie egungo gizarteko erronkei. Bestalde, eragin sozial positiboa izan dezaketen proiektu teknologiko berrien sorkuntza bultzatu nahi da.

Serious Games Camp jardunaldiaren bigarren edizioan, bideojokoen eta errealitate birtual eta areagotuen alorreko erreferente nagusiak diren pertsonek euren ezagutzak, esperientziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte bertaratzen diren lagunekin. Showroom edo erakusketarako gune bat izango da bertan, eta 10 enpresak serious games eta teknologia ezberdinen azkeneko berrikuntzak probatzeko aukera eskainiko digute. Gainera, sektore ezberdinetako 15 adituk hitzaldiak emango dituzte.

Arlo ezberdinetako profesionalei (medikuntza, psikologia, hezkuntza, etab.) nahiz hiritar guztiei zuzendutako jardunaldia izango da, eta otsailaren 8an 09:00etatik 18:00etara garatuko da Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan.

Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta gehienez ere 180 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Izena emateko, jo ezazu webgune honetara.

II Serious Games Camp ekitaldiko programazio osoa kontsultatzeko, sakatu hemen.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako Sailak, Ermuko Udalak, Izarra Fundazioak, Apoyo Dravetek, Fundación Corresponsablesek, Humantiksek eta Educación 3.0k babestutako ekimena da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik