Azken edizioan 2768 erabiltzaile eduki ditu Gabon haur Parkeak
Bi mila zazpi ehun eta hirurogeita zortzi erabiltzaile (2768) bertaratu dira udal kiroldegian kokatuta izan dugun eta itxi berri den Gabon Haur Parkera. Jarduera bederatzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopurua zertxobait jaitsi egin da azken hiru urteetako estatistikarekin alderatuta.
Erabiltzaile gehien izan zen eguna, abenduaren 28ko ostirala izan zen, orotara eta goiz nahiz arratseko orduetan 411 sarrera luzatu baitziren. Aldiz, egunik lasaiena eta erabiltzaile gutxien izandakoa, abenduaren 31ko astelehena izan zen, noiz bakarrik goizez irekita 96 pertsona bertaratu ziren. Arratsaldetan erabiltzaile gehiago izan da, goizetan baino.
Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Familiek asko erabiltzen dute seme-alabek oporretan izaten baitira, Gabonak epe berezian Aurten, asteburuarekin bat egin duten bina zubi ere izan ditugu. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin. Aurten adin ezberdinentzako puzgarriak, saltoka ibiltzekoak, eskulanen txokoa eta bideo jokoen elektronikoen gunea izan dira.
Jarraian, aurtengo Gabon Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:
| Eguna | Goizez | Arratsaldez |
|---|---|---|
| abenduak 26 (asteazkena) | 100 | 213 |
| abenduak 27 (osteguna) | 155 | 230 |
| abenduak 28 (ostirala) | 149 | 262 |
| abenduak 29 (larunbata) | 106 | 123 |
| abenduak 30 (igandea) | 75 | 187 |
| abenduak 31 (astelehena) | 96 | - |
| abenduak 2 (asteazkena) | 113 | 229 |
| abenduak 3 (osteguna) | 127 | 222 |
| abenduak 4 (ostirala) | 143 | 238 |
| Goiz / arratseko datuak | 1064 | 1704 |
| Edizioaren kopurua guztira | 2768 |
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu