Muturreko fenomeno meteorologikoak eta ur jasak direla-eta, abisu laranja aktibatuta

22.01.19
Gizartea

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaur eta biharko egunean etengabeko ur jasa bortitzak, kaskabarra eta baiota elurra -800 metrorik gora orohar eta hortik behera ere bai- botako dituenaren aurriskua dela-eta, iragarpena eman, neurriak hartzeko eskatu eta abisu laranja ezarri du. Horregatik guztiarengatik, adi eta arretaz ibiltzeko eta eguraldiaren aurreikuspenak .

Gaurko iragarpenak honela dio, hitzez-hitz: “Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du, ugariagoa egunaren bigarren partean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake, batez ere egunaren amaieran. Elur-kota 800-900 m-ra egongo da; goizean puntualki beherago egon liteke, batez ere ekialdean. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; eguerdian ipar-mendebaldera egingo du eta indartu egingo da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez”.

Biharko eguna antzerakoa izango dene abisua mantendu eginen dute

Elurra bota dezakeenaren abisu eta pronostikoa ikusita, gure udalak larrialdietarako toki-plana abian aurre jarri du, denboraleari eta horrek sortarazi ditzakeen eragozpenei aurre egin ahal izateko. Erabaki hori hartu da, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Atenditzeko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak egin dituen gomendioei jarraiki. Horiek horrela, Udal lan-taldeko kideek prest daude beharrezkoa izaten bada ur pilaketari eta elurrari aurre egiteko, bai gaur iluntzean nahiz bihar goizaldean. Izan ere, elurra bideetatik baztertzeko erabiltzen den traktorea, gatza botatzeko makina eta gainerakoak erabiltzeko prest daude. Hori guztia udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatze aldera, batez ere altuen dauden auzoetan.

Informazio zehatz eta gaurkotua izateko, ikus Euskalmeten webgunea eta bere Twitterra.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu