Neguko irakurketen gida

22.01.19
Udal Liburutegia

Ermuko, Ondarroako, Markina-Xemeingo eta Iurretako liburutegiek liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute neguko denboraldi honetarako.

Neguan ze berri? izenburupean, adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak familiartean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak, Lehen hitzak izenekoak, irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinetako pertsonentzako irakurgaiak eskaintzen ditu, haur, gazte nahiz helduentzat. Azkenengo atalak Horra, horra du izenburu eta gidako gomendioak osatzen eta biribiltzen ditu.

Gidako material guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude, eta  liburutegi bakoitzak erabakiko du gidari zabalkundea emateko era (digitala, paperekoa, biak...). Gainera, gomendatutako materialen laburpenak irakur daitezke online sortutako espazio batean.

Elkarlan hori liburutegien artean burutzen den lankidetzaren emaitza da, eta baliabideak optimizatzearen aldeko apustua erakusten du. Lankidetza horrek eginkizunen banaketa ere baimentzen du, eta aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktikoak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko