Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du Ermua Mugik

25.01.19
Kirolak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 4.481,44 euroko diru-laguntza esleitu dio Ermuko Udalari Ermua Mugi! programagatik. Jarduera fisikorik egiten ez duten pertsonei zuzendutako jarduerei dagokien 2018ko diru-laguntza deialdiaren barne dago Ermuak jaso duen beka.

Laguntza honekin, Eusko Jaurlaritzak gure udalaren ekimenari ematen dion babesa indartzen du. Izan ere, Ermua Mugi! programa bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzeko tokiko komunitate estrategia da.

Programa horren helburua Ermuko herritarrak osasuntsuagoak eta aktiboak izatea da, eta hiru jarduera ardatz ditu: jarduera fisikoa, elikadura eta sukaldaritza osasungarria eta ongizate emozionala.

Helburu horiek bete ahal izateko, Ermuko Udalak eta Udal Kirol Erakundeak elkarlanean dihardute osasun publikoko tokiko eta eskualdeko agenteekin (herriko anbulatorioa eta Debabarrena ESI, esaterako) eta proiektuarekin bat egin duten kanpoko enpresekin (Projekta Urbes eta Athlon).

Ermua Mugi! orientazio puntua

Jarduera fisikoaren orientaziorako tokiko puntua eskuragarri dute herritar guztiek: Ermua Mugi! bulegoa. 2018ko maiatzetik, puntu horretan aholkularitza integrala eskaintzen da jarduera fisiko osasungarrien, elikaduraren inguruko hezkuntzaren eta ongizate emozionalaren alorretan. Helburua portaera sedentarioa murriztea eta bizimodu aktiboa bultzatzea da. Horretarako, erabiltzaile bakoitzari jarraipen eta monitorizazio pertsonalizatua egiten zaio, eta jarduera komunitarioen bidez aukera ezberdinak eskaintzen zaizkio: ibilaldi osasungarriak zirkuitu adimendunen sarean, hitzaldiak, tailerrak, jarduera fisikoak, eta abar.

Doako zerbitzu hori erabili ahal izateko edota informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu Miguel Angel Blanco udal kiroldegira edo idatzi mezu bat ermuamugi@udalermua.net helbidera.

Proiektuaren aurkezpena ere kontsultatu dezakezu, pasatu den urtarrilaren 8an Ermuko Udaleko Informazio Batzordean egina (03:08 minututik aurrera).

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira