Azken egunak liburutegiko ekintzetan izena emateko

29.01.19
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak antolatzen dituen irakurzaletasuna sustatzeko ekintzak denboraldi berria hastear dira, eta jarduera batzuetarako oraindik plaza libreak gelditzen dira. Adin tarte guztietara zuzendutako ekimenak dira, eta gehienak otsailetik maiatzera bitartean garatuko dira, astero, hilero edo bi hilean behin.

Jarduera gehienetan eskaini diren plaza guztiak bete diren arren, oraindik ere izena eman daiteke honako hiru ekintzetan:

Hiru ekintza horietako edozeinetan izena emateko, liburutegira jo dezakezu 09:30etik 20:30era, 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzi izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia eta harremanetarako telefonoa emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte