'San Blas' opilak egiten ikasteko tailerra antolatu du Berbalagun egitasmoak

30.01.19
Euskara

Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun, partaide eta euskara ikasleek San Blas ‘opilak’ egiten ikasteko tailerra egingo dute otsailaren 4ko astelehen goizean. Taldekideek hitzordua dute goizeko 9:30etarako, Kaltxango AEK euskaltegi berrian biltzekoak baitira.

Jarduera doakoa da eta interesatuek ez dute ezer ordaindu beharko, nolanahi ere aldez aurretik izena ematea komenigarri da erosketak eta zenbat produktu eraman behar diren zehaztu eta antolatze lanak errazteko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ikastaro hasi aurreko larunbatera artean, otsailaren 2ra artean.

Anima zaitez! Hemen duzu aukera, praktikaren bidez ikasteko modu dibertigarrian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin