Astebete baino ez da falta Izarra Centren Serious Games Camp zabaltzeko
240 pertsonak izena eman dute jada Serious Games Camp errealitate birtualeko eta areagotuko teknologia berriei eta serious gamesei zuzendutako Estatuko lehenengo ekimenean parte hartzeko. Beste behin, Izarra Centre izango da jardunaldi honetako egoitza nagusia datorren ostiraletan, otsailak 8. Bertan, serious games, teknologia, hezkuntza, formakuntza eta osasun alorreko azken berrikuntzak ezagutu eta horien inguruan hausnartzeko aukera izango dugu.
Arlo ezberdinetako profesionalei (medikuntza, psikologia, hezkuntza, etab.) eta, orokorrean, hiritar guztiei zuzendutako jardunaldia izango da, eta 09:00etatik 18:00etara garatuko da Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan.
Topaketa honen helburu nagusia serious gamesek -dibertsio soila ez den beste helburu nagusi bat betetzeko sortutako jokoak- eta errealitate birtual eta areagotuko teknologiek hezkuntza, osasun eta formakuntza alorrak nola eraldatzen dituzten ezagutaraztea da. Horiei esker, modu berritzaile eta eraginkorrean aurre egiten zaie egungo gizarteko erronkei. Bestalde, eragin sozial positiboa izan dezaketen proiektu teknologiko berrien sorkuntza bultzatu nahi da.
Serious Games Camp jardunaldiaren bigarren edizioan, bideojokoen eta errealitate birtual eta areagotuen alorreko erreferente nagusiak diren pertsonek euren ezagutzak, esperientziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte bertaratzen diren lagunekin. Showroom edo erakusketarako gune bat izango da bertan, eta enpresa eta zentro ezberdinek serious games eta teknologia ezberdinen azkeneko berrikuntzak probatzeko aukera eskainiko digute. Gainera, sektore ezberdinetako 15 adituk hitzaldiak emango dituzte.
Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak dira, beraz, izena emateko, jo ezazu webgune honetara.
II Serious Games Camp ekitaldiko programazio osoa kontsultatzeko, sakatu hemen.
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako Sailak, Ermuko Udalak, Izarra Fundazioak, Apoyo Dravetek, Fundación Corresponsablesek, Humantiksek eta Educación 3.0k babestutako ekimena da.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren