‘Santa Agata’ bezpera kantuan eta kalejiran ospatuko dugu

04.02.19
Gizartea

Erkidegoko herri ugaritan egin legez Ermuan ‘Santa Agata’ bezpera ospatuko dugu gaurko egunean. Herriko kaleetara aterako dira egunean zehar herriko zentroetako ikasleek nahiz alboka Musika Eskolako ekitaldiarekin bat egingo duten pertsona helduek eta trikitilariek, beren makilekin erritmoa markatu eta koplak kantatzeko. Gaztetxoek eskola orduetan ibiliko dira goizez nahiz arratsaldez. Helduek, aldiz, arratsaldeko seietatik aurrera aterako dira kalejiran, herriaren hiriguneko kaleetan zehar kantatzen ibiltzeko. Taldeak bere kalejira Abeletxen dugun Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentziatik abituako du, bertan kantatu ondoren hasiera emanez kalejirari.

Arratsaldez aterako den helduen talde hori, Abeletxen dugun Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentzian kantatuz gero, adinekoei bizipoza eramateko. Talde honek bere kalejiran biltzen dituen sosak Gobernuz Kanpoko Erakunde el Elkarte baten bideratzen duen laguntza humanitariora bideratuko, azken urteetan egin denari jarraiki. Bildutako dirua urtero proiektu humanitario bati laguntzea izaten baitute helburu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26