Bi egun besterik ez, herriko dendek ostegunetik larunbatera egingo duten aukeren azokarako

05.02.19
Gizartea

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak aukeren azoka antolatu du aste honetarako. Guztira ia hamabost bat dendek hartuko dute parte ostegunetik larunbatera Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean. Ostegunean -otsailak 7an-zabalduko neta larunbatean -9an eguerdian- itxiko.

Herriko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak eta telekomunikaziokoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:0era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, goizez bakarrik 10:30etatik 14:00etarakoa da ordutegia

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26