Aste honetan Udaletxeko fatxadak berde kolorez egongo dira

06.02.19
Gizartea

Valdespina markesaren jauregi ohia eta egun monumentu artistiko historikoa den Ermuko Udaletxeak berde kolorea izanen du argi apaingarri moduan aste guzti honetan zehar, otsailaren 4a, urtero Minbiziaren kontrako nazioarteko eguna izanen denaren oroigarri. Eraikineko argiei koloreko filtroa jarri zaie, udalerrian Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen (AECC delakoaren) Tokiko batzaren boluntarioek proposatu eta gauzatu duten ekintzaren baitan. Udaletxeko fatxada nagusiak –aurrekoa, atzekoa eta Martxoaren 8ko plaza ematen duena- berde kolorez argiztatu daude astelehenetik eta horrela mantenduko dira 8ko ostiralera arteko gauetan.

Minbiziaren Nazioarteko Eguna zela-eta, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) Minbiziaren kontrako Foroaren VII. edizioa antolatu du, gaixoek eta familiek dituzten behar psikologikoak ardatz hartuta. Edizio honetako zutabe izan da paziente nahiz familien partaidetza, horientzat min emozionalaren esanahia zein den mahai gaineratuz eta gaixotasunaren prozesuan atentzio psikologikoa edukitzeak suposatzen duena azpimarratuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.