Komikia eta nobela grafikoa, hiruhilekoko protagonistak liburutegian

06.02.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatzeko lanetan jarraitzen du. Sustapen programa hau martxan jartzen den seigarren urtea da jada, eta horri esker, literatura genero horren irakurketa indizeak gora egin du gure udalerrian.

Komikiak ikastetxeetan

Testuinguru horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan komikiak banatu ditu liburutegiak, ikasturte honetan zehar ikasle bakoitzak gutxienez komiki bat irakurri dezan.

Adin-tarte bakoitzarentzat gomendatutako tituluak dira, esate baterako, Uratxima kementsua, Eguzkiaren lasterketa, Marieta, Piztia otzanak edo Manu en la playa.

Era berean, Josean Morlesin ilustratzaile eta EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak eta Peru Magdalena idazleak dinamizatutako literatura eta ilustrazio tailerrak burutuko dira. Idazle eta ilustratzaileek komikien mundua ikuspegi desberdinetatik erakutsiko diete Batxilergoko lehen mailako eta Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei.

Berrikuntzak

Azken urteotan komikiak erosteko inbertsio handiak egiten ari da liburutegia, eta horri esker, berrikuntzen nahiz obra klasikoen eskaintza oso zabala da. Gainera, irisgarritasuna bermatzen da, liburutegiko sarreran kokatzen baitira lanak.

Bestalde, ikasturte honetan komikien irakurketa kluba antolatu da, eta hilean behin biltzen da Kike Infame marrazkilariarekin. Maiatzera arte lanean arituko da taldea, eta azkeneko saioan Susana Martin ilustratzailearen bisita izango dute partaideek, Susana en un mundo real lanaren egilearena, alegia.

Zozketak

Jarduera guzti hauen osagarri, otsailean, martxoan eta apirilean komikiak maileguan eramaten dituzten bazkideen artean egileek dedikatutako komikien zozketa egingo da hilero.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz