‘Story Time’: ipuinak ingelesez etxeko txikientzat
Ermuko udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin-kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, otsailak 9.
Saioaren izenburua The Witch Babayaga da, eta 6 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendua dago. Alexia Papantchev ipuin kontalariak gidatuko du saioa.
Jarduera hau liburutegiak antolatzen duen asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago, eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.
Ekimen hau larunbatean arratsaldeko 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina plazak 40 umera mugatuta daude saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatu ahal izateko. Era berean, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat