Presta itzazu piropo lehiaketarako losintsarik onenak

13.02.19
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak hamabigarren Euskarazko Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburu nagusia ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoa bultzatzea da.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez dute egin behar, papertxo batean idatzita, adina eta telefono zenbaki batekin batera. Papertxoa udal liburutegian kokatuko den kutxatilan utzi beharko da. Bestela, euskara@udalermua.net helbide elektronikora edo 616 02 75 85 WhatsApp zenbakira idatzi daiteke.

Partaideak hiru kategoriatan banatuko dira, eta bakoitzean irabazle bat hautatuko da. Honakoak dira kategoriak eta sariak:

  • 15 urtetik beherakoak: 50 euroko erosketa-txekea
  • 18 urtetik beherakoak: 100 euroko erosketa-txekea
  • 18 urtetik gorakoak: bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua Donostiako La Perla jatetxean.

Piropoak otsailaren 14an, San Valentin egunean hasi eta martxoaren 11ra arte aurkeztu daitezke. Ondoren, epaimahaiak lanak aztertu eta erabakia hartuko du. Kontuan hartuko dira, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara Sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen.

Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko