‘Clicks’ figuratxoen I. Merkatua egingo da Ermuan

14.02.19
Gizartea

‘Clicks’ figuratxoen I. Merkatua egingo da asteburu honetan –otsailaren 15etik 17ra- Ermuan, Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturalak eta PlayMarkt elkarteek elkarlanean antolatuta. Euskadin egiten den lehenengoa azoka non Playmobil jostailu ospetsu eta erabilien mila (1000) piezatik gora ikusi ahal izango ditugun, horiekin jolasean hazitakoak baikara belaunaldi zenbait. Azokan erakusketa eta salmenta izango da eta bertaratzen diren bisitariek lehiaketetan parte hartu eta sariak irabazi ahal izango dituzte. Sarrera librea eta doakoa bisitarientzat.

Hori guztia gutxi balitz, ekimenak elkartasunerako parada ere emango digu Espainiako Esclerosis Múltiple Elkartearen ‘Clik’ modelo bat erosi ahal izango baitugu 5€tan, kopuru horretatik 2€ elkarte horrentzat izango direlarik ikerketa proiektuetan erabiltzeko. Aipatu ‘Click’a azokan eros daiteke edo posta elektroniko bidez eskatu mercadodelkeko@hotmail.com postontzira idatzita, gerora etxean jasotzeko.

Azoka udal Merkatu plazako eraikinean egingo da –Diputazio kalean- eta ostiral arratseko 5etan irekiko, gaueko 9etara bitartean. Aldiz, larunbata eta igandean goiz nahiz arratsaldez zabalik izango da, 10etatik ordu 2etara eta 6etatik gaueko 9etara.

Ekimenak Ermuko udalaren babesa du eta baita ere Decomesa enpresaren; Cadena 100 irratiaren; EuskoPlay eta Espainiako Esclerosis Múltiple Elkarteen laguntza.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude