Terrasaren Muncunill Barrikuntzaren saria jaso du Textia enpresak
Ermuko Izarra Fundazioak saritua ikusi du aste honetan ekintzaileen izpiritua bultzatzeko eta enplegu aukerak sortzeko bere inplikazioa eta ahalegina. Badira hainbat hilabete ‘Tecnalia’rekin batera Textia Innovative Solutions enpresa sortzen lagundu zuela, hori has zedin diruz lagunduz. Textia enpresa bat da, zeinak Varstiff® tekonologian oinarrituriko konponbide eta produktuak saltzen dituen. Varstiff teknologia patentatua dagoen berritzailea da, ehun azkar bat ematen duena, egoera infinituak eta aldagarriak izateko eta atzera bueltatzeko gaitasuna duena, barruko aire hustuaz bat bere malgutasun edo gogortasun puntua aldagarria egiten baitu.
Enpresak aste honetan Terrassako udalak berrikuntza atalean esleitzen dituen eta Muncunill deritzaten sarietako bat jaso izan du. Sarien hirugarren edizio izan da eta aurten Innpulso sareak ospatu egin izan duen urteroko Batzar Nagusiaren baitan txertatu dira. Sarien xede da berrikuntzaren edozein atal herritarrengana hurbiltzea, berrikuntza osoaren alde lanean dauden proiektu, enpresa, erakunde edo pertsonen lana aintzat hartu eta sarituz. Horren barne, Textia Innovative Solutionsek Muncunill saria jaso du, gizartearentzat esanguratsua izan daitekeen ekarpen berritzailea egin duen estatuko enpresa izanagatik. Esan bezala, konpainia Varstiff teknologian aditu da, horren bidez produktuen gogortasuna alda eta moldatu daitekeelarik. Presio atmosferikoz teknologia flexible eta malgua da oso. Aldiz, atmosferikoki husten bada gogortzen doalarik eta airerik gabe lagaz gero, hasierako egoerara bueltatuko delarik. Ezaugarri edo tasun horiei esker (gogorretik bigunera eta alderantziz aldatzeko aukera) produktuen kostuak gutxitu eta herritarron kalitatea hobetu nahi ditu, teknologiak inplementatzen dituen produktuen pertsonalizazio edo norbera erabilera edo beharretara egokituaz.
Varstiff teknologia (ehunen gogortasuna aldatu ahal izana, airea husteko prozesuaren bidez) produktu ezberdinetan erabili ahal da eta erabilerak izan ditzake osasunean, kotxeetako umeen jarlekuetan, ordenagailuen pantailetan, tableta malguetan, automobilgintzan, eta abarretan. Saria Textiako sortzaile eta kide diren Mikel Garridok, Aitor Bellosok, Gorka Hermosok eta Javier Tabernillak jaso zuten Terrassako antzokian egindako ekitaldian.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua