Guraso-lagun ostiralean bilduko, mintzapraktika egin eta Inauteri osagaiak prestatzeko

19.02.19
Euskara

Berbalagun ekimenak beste behin guraso-lagun irekia –guraso nahiz seme-alabentzat- antolatu eta deitu du aste honetarako. Saioa  ostiralean egingo da, otsailaren 22an, Kaltxango euskaltegi berrian, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitartean. Ordu eta erdiko saio horretan inauterietarako osagarriak prestatuko dira, eskulanetan jardunez gozo-gozo.

Ekintza hau, ekintza puntuala izan arren, hiruzpalau aldiz burutzen da urtean. "Irekia" adjektiboa erabiltzen du Ermuko edozein gurasok (eta bere seme-alabak) parte hartu ahal duelako. Ez dago zertan guraso-lagun talde batean izen emanda egon behar. Saioak tematikoak izaten dira eta guztietan guraso eta umeen arteko hartu-emana eta elkarlana sustatzen saiatzen dira antolatzaileek. Gaiek egiten den sasoiarekin izaten dute lotura. Oraingoan, ezeinbestean, inauterietako osagarriak egingo dituzte, ate joka baititugu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin