Komiki eta eleberri grafiko berriak eskuragarri liburutegian

27.02.19
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzeko lanean jarraitzen du. Ikastetxeekin adostutako ekimenez gain, esaterako, komikien urteko irakurketa eta ilustrazio eta literatura tailerrak, maileguan eraman daitezkeen literatura nobedade interesgarriak proposatzen dira.

Erosketa berrien artean, nazioarte mailan saritutako helduentzako komikiak topa daitezke, hala nola, Antonio Altarribak eta KIMek idatzitako El ala rota, Izquierdo&Valderaren Rosa de la Havana, Spurrieren La aguja eta Hugues eta Labianoren Los cuatro rincones del mundo.

Haur eta gaztetxoentzako atalean, oraindik testuak irakurtzen ez dakiten umeei  zuzendutako Mamut bildumako titulu gehienak daude eskuragarri, eta baita irakurtzen hasten ari direnei eta dagoeneko ondo irakurtzen dutenei zuzendutakoak ere, El club de las canguro edo Los diarios de Cereza, esate baterako.

Komiki berri horien maileguaz gain, azpimarratzekoak dira hiru hilabete hauetan komikiak maileguan eramaten dituzten bazkideen artean hilero egingo diren zozketak egileek dedikatutako obrekin. Kanpaina otsailean, martxoan eta apirilean mantenduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte