Komikiak ilustratzen ikasteko tailerrak
Ermuko Udal liburutegiak komikiak ilustratzeko hastapen tailerrak antolatu ditu. Martin Azpilikueta marrazkilari eta margolaria izango da dinamizatzailea, Arte Ederretan graduatua eta EINA ikastegiaren Ilustrazio kreatiboan graduondokoa duena.
Herriko ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleek parte hartuko dute tailerretan. Bertan, egoera eta jarrera ezberdinetan dauden pertsonaiak eratzen ikasiko dute, baita binetak eta tramak sortzen ere.
Guztira 7 tailer burutuko dira otsailaren amaieratik martxoko lehenengo hamabostaldira bitartean, eta 150 ikaslek parte hartuko dute.
Ekimen honen helburua liburutegiko erabiltzaile gazteen artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzatzea da. Horretarako, tailerrez gain, liburutegian komiki berrien erakusketa jarri da, eta otsailetik apirilera bitartean, hilero zozketa egiten da komikiak maileguan eramaten dituzten erabiltzaileen artean.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte