Leku guztiak bete ditu edadetuendako irakurketa tailerra

01.03.19
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak 60 urtetik gorakoentzat antolatzen duen 2.0 irakurketa tailerrak ekin dio lanari, eskaini dituen leku guztiak (20) beteta dituelarik. Jarduerak irakurketa digitala ezagutaraztea eta partaideak horretara hurbiltzeko helburua du, bereziki euskarri digital ezberdinak (tabletak, esku telefonoak, e-readerrak, eta abar…) erabiltzeko ohiturarik ez dutenen artean. Tailerrean tabletak erabiltzen dituzte partaideek, eduki digitaletara jauzia eginez eta sareak eskuragarri dauden tresna ezberdinak ezagutuaz, besteak beste, egunkari digitalak, blogak, eta abar…Helburuen artean ere irakurketa sustatzearena badago, gaitasun kognitiboaren galera prebenitzeko, eta edadetuak liburutegiko zerbitzuetara hurbilarazteko.

Balorazioak

Tailerraren bigarren edizioa da honakoa, lehenengoa bukatu eta partaideek betetako gogobetetzea oso ona izanik, hain zuzen ere emaitza orokorra 10 puntu posibleetatik 9 lortuz. Partaideek hobeki baloraturiko aspektuen artean dinamizatzaile eta begiraleen azalpen ulerterrazak eta partaideen ikasteko borondatea. Hobekuntzarako iradokizunen artean jarduerari jarraipena ematea eta taldeak mailaren arabera eratzerena jaso ziren. Biak aintzat hartu dira edizio berrirako.

Hitzorduak

Tailerra otsailean hasi eta maiatzera bitartean luzatzen da. Zortzi saio dira, hamabostean behin eta ostegunetan egiten direnak, Lobiano Kultur Gunean, ordu bateko iraupenaz. Maila ertaina duten erabiltzaileekin eratutako taldea 10etatik 11etara bitartean aritzen da, hastapenetan dabilen beste bat 11etatik 12etara. Tailerra Burologyk ematen du, Ermuan eraturiko enpresak, bere kide eta sortzaileak gizarte alorreko eta informatikako profesional bana direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte