Balioetan oinarritutako kudeaketaren inguruko ikastaro berria Izarra Centren

04.03.19
Ekonomi Sustapena

Values Barrett Centre Institutu ipar amerikarraren eta “Cultural Transformation Tools” tresnen balioetan oinarrituriko kudeaketaren ziurtagiria eskuratzeko ikastaroaren edizio berria Ermuko Izarra Centren antolatu dute Creating eta Equilia enpresek. Ikastaroa martxoko azken astean gauzatuko da martxoaren 25etik 28ra bitartean, biak barne. Ziurtagiria lortzeko ikastaro hori bederatzigarren urtez jarraian emango da gure herrian, ekimenak gure udalaren babesa duelarik. Izen-ematea oraindik zabalik badago ere, azken egunetan sartu da.

Creating enpresako Adolfo Jarrinek emango du mintegia, beste behin. Adolfo coach eta CTT deritzan ereduaren trebatzaile da, EEBBtako Barrett Values Centreren baimena duelarik eredua zabaltzeko eta irakasteko. Izan ere, eredua sortu zuenaren kide eta kolaboratzaile estua. Adolfo “De la revolución industrial a la evolución empresarial. Más allá de la Ética y la Responsabilidad Social Corporativa: un tema de conciencia” tituluko liburuaren egilea da. Enpresari eta autore ospetsua, izen handia duena Erdi eta Hego Amerikan. Ikastaroaren aurkezpenean dioenez “programa honek gizatasuna ulermena barne hartzen du; gizakion sistema eta sistema horiek eraldatzeko prozesuak. Zientziaren eta garapenaren ikuspuntuak uztartzen ditu, ekimen kontzienteak ulertzeko; buru-ereduak nahiz gure gizartearen paradigma nagusiak kolokan jartzeko”.

Ikastaro honen xedea “Barrett Values Centrek dituen tresna eta ereduetan trebatzea ziurtatzea partaideak, horietan oinarriturik enpresa edo erakunde bakoitzaren eta lan taldeen karakterizazioa egin ahal izango dutelako, lidergo moten inguruko hausnarketa eta analisia ere eginez”.

Estatuan prestakuntza hau eman zen estreinako lekua izan zen gure herria, orain Madrilen ere egin daitekeen arren. Orain bi aukera badira ere, Ermua aitzindari izan zen eta, horregatik, baloreetan oinarriturik kudeatzeko gaian ezaguna eta erreferentzia da iparraldean, batez ere, baloreak eta langileen arteko giroa landu nahi duten enpresen artean, horiek landuz gero kide guztien onena ateratzen baita.

Ikastaroaren egoitza Izarra Centre eraikina dela ahantzi gabe, Euskadi Erkidegoaren erdi-erdian gaudenez, hiru lurraldetako hiriburuengandik distantzia urrira eta paretsura.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik