Zuhaitz Eguna antolatu du Artarraik, biodibertsitatearen alde

05.03.19
Gizartea

Ermuko Artarrai Mendi Taldeak Zuhaitz Egunaren edizio berria ospatuko du igande honetan. 2011tik urtez urte errepikatzen den hitzordua da, martxoko lehen hamabostaldian, eta jada kirol elkartearen egitarauan leku berezia du. Igande honetan ere, martxoak 10, bertako ehun zuhaitz inguru landatuko dira.

Artarrai Mendi Taldeak zehaztu duenez, haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak eta astigarrak landatuko dira, besteak beste. Hazkunde moteleko zuhaitzak dira, eta denbora asko behar izaten dute tamaina hartzeko, baina biodibertsitatea mantentzeko oso garrantzitsuak dira. 2011. urteko lehenengo edizioan landatutako pago eta urkiak, esaterako, jada hasi dira itxura hartzen, ingurumenaren onurarako.

Ekimena 10:00etan hasiko da Patxi plazan, eta hortik Joxio gaineko lurretara abiatuko dira parte-hartzaile guztiak. Bertan, aitzurrak eta zuhaitzak hartu eta landaketari ekingo zaio.

Ekintza honen helburua goiz polita pasatzeaz gain, herritarrak basoek eta biodibertsitateak duten garrantziaz kontzientziatzea da.

Artarraik Ermuko herritar guztiak edizio berri honetan parte hartzera animatu nahi ditu, guztion artean naturaren alde lan egin dezagun.

2018ko Zuhaitz Eguneko bideoa uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26