Europako Koparako deitu dute Arantza Moreno txapeldun ermuarra
Atleta ermuarra selekziora deitu dute azken asteburuan Jaenen jokatutako jaurtiketa luzeen Espainiako Neguko Txapelketan nagusitu eta gero
Arantza Fernandez Moreno atletak parte hartuko du Europako Jaurtiketen Kopan, zeina Saborinen (Eslovakian) jokatuko den -martxoaren 9 eta 10eko- asteburuan-. Arantza Europako Kopara doa Espainiako Atletismo Federazioak hautatu eta deitu ondoren. Kirolari ermuarra Espainiako txapela eta domina jantzi izan ditu beste behin, aurreko asteburuan Jaenen jokatutako jaurtiketa luzeen Espainiako Neguko Txapelketan, xabalina 57 metro eta 46 zentimetrotara jaurtita. Ermuarra une onean dago, animoari nahiz fisikoari dagokionez eta titulu berriak emango dioen adoreari eutsi eta txapelketa on bat egiten saiatuko da.
Arantza Morenok 24 urte ditu eta Bartzelona FT atletismo ataleko kirolaria da, azken urteetan xabalinaren modalitatean leku egin eta asko aurreratu duena, izan ere, aurreko zenbaitetan ere nazioarteko deialdietan egon izan da. Xabalinan lortu izan duen erregistrorik onena 59,69 metro dira, zeina iazko 2018an lortu zuena eta bide eman ziona Berlinen jokatutako Europako Txapelketara joateko.
Iazko ikasturtean bukatu zituen Arantza Morenok Gizarte Laneko gradua Deustuko unibertsitatean. Bilbon ikasten egon den bitartean Basque Team taldean egonda, Faduran egoitza eduki eta entrenatzen zuelarik. Gaur egun Iruñan bizi da, bertan ari baita bere ikasitako master baten bidez sakontzen. Han entrenatzen du, Idoia Mairiezkurrenaren prestatzailearen gidaritzapean. Europako Koparen bueltan Aranntzak aurrera egiten eta hobetzen jarraitu nahi, 60 metroak gainditu eta uda bukaeran –irailaren 27tik urriaren 6ra- Dojan jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkatu eta txartela lortzea. Nazioarteko Atletismoko Federazioak (IAAF delakoak) emakumezkoei mundu txapelketan sailkatzeko gutxienez 61,50 metroko jaurtiketa eskatzen die. Jomuga hori du Arantza Moreno promesa gazte ermuarrak.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke