‘Story Time’: ipuinak ingelesez etxeko txikientzat

07.03.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak ingelesezko Story Time ipuin kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, martxoak 9.

Ipuin saioaren izenburua An Irish Myth da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Kontaketa Hannah Berry ipuin kontalariaren eskutik izango da.

Jarduera hau liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Ekimena doakoa da, eta larunbat arratsaldean hasiko da, 17:30ean, Lobiano Kultur Gunean. Plazak mugatuta daude (40 ume) saioaren isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatzeko. Era berean, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz