Abian da Ermua Hiriko XXV. Literatur Lehiaketa

11.03.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udaleko Kultura Zinegotzigoak Ermua Hiria XXV. Literatur Lehiaketa deitu du Udal liburutegiaren bitartez. Nazio esparruan bizi den eta 16 urtetik gora dituen (2003an edo lehenago jaioa) edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketan, eta lau modalitatetan banatzen da:

  • Narratiba gaztelaniaz
  • Narratiba euskaraz
  • Olerkia gaztelaniaz
  • Olerkia euskaraz

Parte-hartzaile bakoitzak modalitate bakoitzean obra bakar bat aurkeztu ahalko du. Lan originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak soilik onartuko dira. Aurten, narrazio ataletan landu beharreko gaia klima aldaketa izango da; olerkien alorrean, aldiz, gaia eta metrika libreak izango dira. Lanen luzerari dagokienez, narrazioak gehienez ere 10 foliokoak (DIN A4) izango dira, eta olerkiak, 100 bertsorainokoak.

Testu bakoitzak bere titulua eramango du, eta lema edo goitizen batekin sinatuko dira, beste inongo daturik gabe, egilearen anonimotasuna babesteko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako telefonoa) gutunazal itxi edo erantsitako beste artxibo batean zehaztuko dira.

Honela entregatu ahalko dira lanak:

  • Aurrez aurre Ermuko Udal liburutegian, lanaren kopia batekin eta datu pertsonalak biltzen dituen gutunazal itxi batekin.
  • Posta arruntez Ermuko Udal liburutegira bidalita (Goienkale z/g, 48260 Ermua, Bizkaia) lanaren kopia batekin eta datu pertsonalak biltzen dituen gutunazal itxi batekin.
  • Posta elektroniko bidez biblioteca@udalermua.net helbidera hiru artxibo bidalita: bi PDF formatuan lanarekin eta datu pertsonalekin, eta beste bat lana Word edo editagarria den beste formatu batean.

Lanak baloratzerakoan, epaimahaiak kontuan hartuko ditu originaltasuna, hizkuntza aberastasuna, akats ortografikorik ez izatea eta argumentuen koherentzia, besteak beste.

Kategoria bakoitzeko lanik onenak 400 euroko saria jasoko du.

Lanak  maiatzaren 5eko, igandea, 23:00ak arte aurkeztu daitezke. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 28an, ostirala, 13:00etan argitaratuko da udal webgune honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean