Berbalagun ekimenak Oriko sagardotegian bazkaltzeko irteera antolatu du

13.03.19
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenak jarduera berria antolatu eta iragarri du datorren asterako. Arduradunek txangoa eta bazkaria antolatuorioko Satxota sagardotegira; datorren asteko larunbaterako –martxoak 23rako. Euskal giroa eta euskara praktikatzeko aukera bermatua dago. Plana gustuko baduzu, ez ezazu aukera galdu eta eman izena. Pertsonako kostua 40 euro inguru izango direla uste da, horren barne autobusean joan-etorria eta bazkaria izanik. Partaideak Bizkaia Etorbideko geltokitik (Agirre aurretik) abiatuko dira eguerdiko 12etan, itzulera 8etarako aurreikusita dagoelarik.

Jardueran parte hartzeko izena ematea beharrezko da erretserba egin ahal izateko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, aste honetako ostiralera –martxoaren 15era- artean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin